| Piztixek ta Sarak, 1997an
Inixio "Bonba"kin egon ta Maxixatzen herri-aldizkarian atera
zuten ondoren datorren elkarrizketa hau. Ordurako bakar-antzera bizi
zen Inixio, Pelix "Kiriko" gabe bizi zen, eta laister, 1998an
(?), Bonba bera hil zen. Guk dakigunez hauxe da zoritxarrez beraietaz gelditzen den arrasto idatzi bakarra, -"Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo" Iñaki Segurolaren liburuan ere (Alberdania, 2005) azaltzen da Bonbataz zeozer- |

"Txapela buruan eta ibili munduan"
Guztiok ezagutzen dugun pertsonaia ezin txokanteagoarekin jardun dugu berriketan oraingoan. Ez gure herrian bakarrik, Gipuzkoa osoan omen da ezaguna eta berak dioenez arratoiek ere ezagutzen omen dute. Beti ere Bonba eta Kirikok, ukitu berezia ematen zioten herriari, beraien bizimodua hain zen besteenagandik desberdina. Bonbarekin aritu gara solasean, bai. Gauza ugari du oraindik ere kontatzeko, gauza asko bizi izan baitu eta asko baitaki kontu jakin batzuetaz. Ez da erraza izan elkarrizketa egitea ez baitu oso gustokoa herriaren ahotan ibiltzea, bainan azkenean umore onez harrapatu genuen eta mila kontu esan zizkigun gure Bonbak.
-Jendeak Bonba gaitzizenez ezagutzen zaitu, bainan zein da zure izena eta nondik dator ezizen hori?
Ignacio Lucio Sudupe Larrapaga naiz ni, oin 71 urte zauzkeat. Bonba gaitzizena nere aite zanatik zaukeat baine etzakiat nundik noa jarri zixoben. Aite erreziltarra huan, gure ama berriz, Axkoitiko Kaxero basarrikue.
Gure ama asko balixo zun emakumie izantzan, hainbeste seme alaba aurrea ateatzie ez zitzekon bate erreza ein. Garai hartan gosie zaoan eta alein ueri ein tzian amak gu aurrea atatzeko baine bahigabik zila ta etzila hil ein huan. E nian hilde ikusteik izen eta pena haundixe zaukeat horreatik, benetan maitte nian.
-Garai gogorrak aipatu dituzu, bizi ahal izateko, lanbide eta gauza asko egina izango zara ba.
Gaur eun e lanin seitzeñat nik. Jubilazixue kobratzeko aukeraik etzaukenatelako launtze bat jasotzeñat udaletxetik baine emateibenakin ezin den bizi, eta zeoze ein ber izeteñat, lana eo bandie dirijiu alajaine.
Baine esango izutet zertan jardun detan danak ez kontau arren; gaztetan txortan (alpargata josten) ibilittekue naiz, plazan bi urtetan errekan irebazi nun txortako kanpeonatue. Tailerrin e jardun niñenan lanin, baine pare bat hilebete besteik ez niñan aguantau. Kamioiek kargau, txitxarrue saldu, trapero eta txatarrie bildu... Danetik ein izen diñat.
Garai hartan azkarra izen ber hunan, estraperlun e jardun nun gerra ondoren. Baine dirue errez, eskin atatzea eo lehen behinepein hala atatze hunan mile duro derrepente zittondun poltxikun, eta prailez eo apaiz jantzi ezkeo hobe
Pastelei batetik e, entregak etteko lana eman zibenan baine gosie zala ta pastelak barrure eta jakine, gexo etzibenan enkarguik eman.
Aberatsak bezala bizi gitxinan Pelix eta bixok. Nik Azkoitiko kotxeik elegantena naukenan, zuri zurixe, ederra kotxie. Txanpaña genun gustokue eta kajaka erosten giñenan, goizeko beratzixetako aste ginen edanin. Daonin bonbon eta eztaonin hor konpon. Hotza zauenin berriz, Txurrukatxeko palazixoa lota, Guardia zibilek atea gittuben arte, hauek gorroto ziuben, ezin gittuben ikusi re ein. Oin ertzainekin ez tauket problemaik, aspertute daure eta aspergarri batzuk die gaina beaxek e.
-Non pasatu duzu gaizkien?
Soldautzin. Lelengo intsumisue izen nintzen. Garai hartan oso goora lunan soldautzea juteik nahi ez izetie. Alde eiten e saxau nitzen Asturiaseko tipo batekin baine pinu gainea ixo hunan eta harrapau egin gintxinabenan.
Nik zoruna eite ninan eta ixkilek behetik gora garbitze nitxinan, baine zoro plantatan jardun eta azkenin psikiatrikoa eman ninitxinabenan, han gaizki pasau ninan, pentsau garai haxetako psikiatrikotan elektruk e emate zittoben. Ez tinat sekule hain gaizki pasau
Azkenin gurasuk etorri zin nere bile eta etxea ekarri ninuben.
-Gartzelan ere egona omen zara?
Bai. Gipuzkuko ixe danetan, leno herri askotan zaudekan kartzelak baine kartzelie zemat eta haundixo izen hobe presonintzako, organizaute eotettuk eta. Eon naizenetatik onena Martutenekue, fondoik beko txekik ibiltzeatik giltzepin sartu gintxiabean Pelix eta bixok baine bertako Vicario Generala lehengusu nian eta Pelix sukaldai eta ni "ayudante de ordenanza de direccion" jarri gintuen. Neri pelota bile kanpoa ertetzen eta guzti uzte ziabean eta kartzela pakete batzuk sartzeko re proposau zibean baine lau hilabeteako bakarrik natxoan eta ez nian problema gexo nahi.
-Munduko gertakizunei jarraitzen al diezu, zer iritzi duzu feminismoa, politika, drogak, erlijioari buruz?
Nik periodikue eunero letzeiat. Deportie etzitek bate gustatzen. Baine ba zakiat Vangokena dekala munduko kuadroik garestixena eta gexo esangoiat gizon hau ezer saltzeke eta gaxoik hil bahuan e hilde geo bere lana oso balixo haundikue izetea ailau dek. Espaniko elizeik zaharrena Naparrun daola re ba zakiat Mendigorria izeneko herri baten.
Feminismue zer dan e etzakiate baine nere ustez emakumik libre izen eta beste danak bezela beai goguk ematexona ein berko luke.
Politikia ez tiat gustokue baine nere burue komunistatzat zaukeat, Mao Tse Tung-en esanak garai batin banazkian mozkorrin attutekuk alajaine. Eztiat behin e botau, alperrikue iruitze zitek. Politikie kapitalisten inbento bat dek, dirue atatzeko.
Relijixue eta elizie nik ez titxiat hoxek ber, ez nauk juten elizea, zertako? mundu hau bukatzeanin kajan usteldu ber ta bizi ein ber dala usteiat, eztiat eta beste bizitze batin sinesten.
Drogai buruz hitzetteik e ez tiat nahi, asunto txarra, negozixo txarra re bai, nik ezautu izan nian hortan ibiltze huan bat eta hil ein tziabean, nik beti esan nitxoan hori uzteko.
-Gaur egun ogibide bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke?
Bandido. Nik ez tinat balixo leku batin geldik eoteko, ezta launartin eoteko re, aspertu ette naiz eta. Ni leku askotan bizi izen naiz Mendigorrian, Behobian e.a. Gaztie banitxinan hemen ez nitxinan eongo, ez jaune, ez tinat entenditzen gazte jendie hemen zeatik dauen.
Pelixekin bakarrik eoten nintzen gustoa, haure ninan nik parekue, elkar zaitze ginenan. Oin bakarrik natxion eta buruei buelta asko emate zizkonat. Baina hala ta guztiz e, batzukin eotie baino baxo dinat kartzelan eotie. Dirue daukazunin danak launek izeteie baina falta danin hor konpon mari antton esatenabe. Itxurie bai ona baine geo ustel haundixek.. Askotan txarra dana, hobie izetea. Ni motxalikin asko ibilittekue nauan eta oso ondo konpontzen naun beoxekin. Jendik neire beirasun gaiztue detala esate balimatte, nik ez dinat hori uste.
Gustoko dinaten jendie emakume eta ijittuk die. Emakumik e oso ditxinat gustokuk, danak gustatzen zizteben.
-Eta bukatzeko Inixio, herriko jendeak maite zaitu, Akauzazte taldeak beren maketan Bonba eta Kirikoren aipamena egiten du. Gustatuko al litzaizuke zure eta Kirikoren izena jartzea kale bati edo monumentoren bat eraikitzea zuen izenean?
Monumentuei utzi eta alde earra diruz betetako kaja haundi bat emango balimaibe.
Elkarrizketa bukatzean, bandiko sin tregua ginela bota zigun, ez dakigu brometan ala benetan ari zitzaigun baino hala esan zigun.
(Luis Larrañaga eta Sara Elortza, 1997)