akauzazte X

akauzazte“X”. CD autoekoitzia, 2002-03.
Aspaldidanik grabatzen hasiak ginen 3 doinu hauek hartu, eta bukaera ematea lortu genuen 2002 urtean. Geure kabuz ateratako CD laburra da (23 minutu inguru), guztira 500 kopia. Mikel Zubieta (nahasketak) eta Stephan Krieger(masterizazioa) -en laguntzarik gabe desberdiña izango zen lana. Aitaren etxean da abestua den kanta bakarra, (Omar Nabarroren hitzak). X doinu instrumentala da, eta Gorpuziega-ren sarrera eta bukaeran Nepal eta Tibetar jatorriko musika sakratua erabili dugu, horien artean abotsak.

aitaren etxean, x, gorpuziega

Aitaren etxean dirua gordetzen denean. Ez da gehiagorik aitaren etxe. Aitaren banketxe baino. Eta nik ez dut inoiz inoren banketxerik defendatuko.
(Omar Navarro)

hitzak
"x" irudiak
 

x en promo orrirako hitzak; Xabier Erkizia

"Erreka orok dauka musika gehiago, ura baino" Erik Satie
Taldekideen joan etorriek eta formatu desberdinek ez dute Azkoitiako Akauzazte taldearen hasierako helburua bazterrean utzi, eta horretarako dugu aurrean X lan berri hau, gipuzkoarrak usteldu beharrean ondu egin direla erakusteko.
Denborak eta haizeak eraman ezin duten harrien historia ixilaren jabe baita azkoitiko taldea,
ixila, baina hutsunea bezala, burrunba bezain zaratatsua den historiaren jabe.
Musikalki, Asiako kulturetako trantzeetan oinarritutako folklorearen, 70. eta 80. hamarkadetako musika industrialaren, hardcore gordinaren, eta ambientalismo zakarren bidea jarraituz, Throbbing Gristle, Swans, the Ex, Einsturzende Neubauten edo This Heat proiektuek abiatutako bideari eutsi eta norabide berri bat edo zuzenago, kokapen berri bat eman dio Akauzaztek bere musikari: mendia.
Mendia baita proiektu intenso eta berezi honen jaiolekua, errekek egiten duten bezala, jaioleku naturala, biziaren jatorria, animalion jatorria, azken finean, musikaren jatorria.
Eta Azkoitiko taldeak, horren konszientziaz, lurraren berezko indar horrekin jokatzen du, primitibismoarekin, naturaren hots gihartsuekin, gizadiaren historiaren eta eboluzioaren hasierako pausuetako urratsak eta aztarnak aztertuz, jarraituz.
Gezurra (beharbada beldurra ere bai?) ematen baitu hainbertze milaka eta milaka urteren ondotik gizonak, emandako hasierako pausuei erreparatu gabe, nola eboluzionatu duen ikusteak. Horregatik da beharbada hain garrantzitsua gaur egun garai haietan gizonak nola bizi ziren jakitea.
Akauzaztek, kobazuloetako big band bat bezala, badaki hori eta etengabe gaur egungo bizitza orduko sentimenduen bitartez islatzen du, gizaki primitiboak ehizan egiten zuen bezala.
Lurra, indarra, distortsioa, erritmo guturalak eta hotsak, hitzak baino gehiago, dira akauzazteren musikaren oinarria.
Horregatik eskuartean duzun lan honen "X" haundi horren atzean arraroa edo ezezaguna den zerbait bilatzen dutenek ez dute ezer aurkituko, musika bertzerik, gure jatorriaren musika.