|
akauzazte
azalberritan |

akauzazte“azalberritan”. CD Compañía De Sueños
Ilimitada, 2004.
2000 eta 2003 artean Matadeixen grabatu eta aurrenahastua; Amanitan bukatua.
Azalberritan Mordechai Vanunuri eskainia dago. (info gehiagorako españolez,
2003ko PDF bat (128 kb), http://coranto.org/docs/vanunu.html-tik
hartua.)
ozen entzuteko egina.
Corsal Desastre; kantu modukoa Bluesean. Josetxo Anitua: hitzak eta ahotsa
Irrikan (Allen Ginsbergen Howl poeman oinarrituta.) Yonkiko hego-hotsak: Chris
Watson. Esnatze Berriako ahotsak, 2002ko ekainaren 8an Berako Ertz
jaialdian zuzenean jasoak. Txonpo; tronboia Urre Manifestum. Mini liburuxka
ta marrazkiak. Baxi maketazioa. Mikel Zubieta eta Tzesne teknologi irakaspenak.
Xabier Erkizia eta Stephan
Krieger ekoizpena (Amanita
estudioan).
gisa, suharriak, berriro, yonki, no words for green/blues, irrika, esnatze
berriak, urre manifestum
azalberritan irudiak |
azalberritanen promo orrirako hitzak, Xabier Erkizia.
Sugeak animali arriskutsutzat dauzkagu. Arrazoi jakin batzuengatik
gure gizarteak gaiztakeriarekin lotu izan ditu animalia hauek, behar ez bezalako
indar, botere imajina eta jakinmina sortuz beraien inguruan.
Baina indarkeri imajinario hortaz apainduta ere, sugeek, animali guztiek bezala,
beraien ahuleziak dituzte. Naturari ezin ihes egin eta urtero aldatu behar izaten
dute azala. Narrasti guztiek bezala, azal gogorra kendu eta leuna, garbia, gaztea,
babesik gabekoa, jantzi behar izaten dute. Baina horregatik ez diote uzten suge
izateari ,eta nahiz lehen bezain arriskutsuak izan ahal diren, azal berria gogortzeari
ekiten diote badaezpada, babesgabetasun hori sahiesteko, goiz edo berandu prozesu
berdina errepikatu beharko dutela jakinik.
Orain arte erakutsitako jarrera eta helburu berei tinko eutsiz, sugeak bezala
azalberritan bihurtu da akauzazte taldea. Ez du alferrik izenburu hori diskak.
Beraien ezaugarri den soinu zakartasunarekin batera, bere musikaren alderdi
akustikoena landuz, eta orain arte larruazal latz horren azpian gordeta ontzen
utzi duten elegantzia berezi batekin jantzita, azkoitiko talde multiformeak
orain arteko lan borobilena osatu du. Azal leunak eta zakarrak dauden bezala,
talde honek, munduaren historia zaharrak hezitako narrastien modura, badaki
momentu bakoitzari dagokion azala zein den eta oraingoan garai hauetarako larru
egokia janzten asmatu du.
Hori erakusten du zortzi ataletan osatutako lan eder honek, osotasunean akauzazteren
azalberriaren hainbertze testura eta ñabardura erakusten dituenak. Baina
inoiz ez denak. Beraien izaeraren ezaugarri nagusiena den primitibismo gisako
horren ondarearen zati haundia memoria bait da, azalera aldatu arren betirako
markatua gelditzen den memoria. Horregatik larruaren eta haragiaren, azalaren
eta buruaren, estetikaren eta barrenaren arteko desberdintasunari erreparatuarazten
digu berriz ere akauzaztek. Memoria, denbora ez bezala, ez delako azal aldakorrera
itsasten. Oroitzapenek milaka azal dituztelako, eta ez direlako beti denak batera
erakusten ahal.
Baina eboluzioa, ondarearen eta memoriaren errespetuarekin egin beharreko bidea
baldin bada, akauzaztek bide zuzenena hartu duela erakusten digu lan honen bidez,
bide latzena beharbada, baina zuzenena.
Dagokien maisuei zor dietena ukatu gabe eta haiek irekitako ibilbide nomaden
arrastoei instintiboki jarraitzen dien bitartean, bere nortasuna bilatu, aurkitu
eta landu du akauzaztek.
Musika herrikoiaren itzaletan dantzan, rock musikarekin larrutan eta abangoardiari
beldurrik gabe parez pare begiratuz, akauzaztek bertze batez, bere soinu mundu
berezian sartzera gonbidatzen gaitu diska honen bitartez.
Bi ertzetan zehar: bata benetazkoa, gordina eta bertzea goxoa, imajinarioa;
sugearen bi azalak bezala.
Azalberritan, baina buru berarekin. Akauzazte.