|
akauzazte
lata, reedizioa |

95eko udaberrian ateratako zinta enlatatuaren reedizioa, 2006ko udaberria.
Axkoitiko mataderoan grabatutako maketa hau Bonba
ta Kiriko zirenei eskainia dago beraien biximodu golfo ta mafiosoa gurekin
pixkat konpartitzeagatik. Marrazkiak: Fran M. Perucha. Hegoekira begiran,
hitzak eta abotsak, Anari.
2006ko udaberrian berriro atera da, oraingoan CD formatoan, Stephan Kriegerek ber-masterizatua eta Yonki (Azalberritan diskako) abestiaren bideoa barne duelarik (bideoaren egileak Tzesne eta Paralux). Bideoa ikusgai dago Uztarriak webgunean. CD hau, 90ko hamarkadako beste bi proiekturen CD banarekin batera atera da, bata Gutariko Bat taldearena eta bestea Gutural taldearena, Arto Artian katalogo berriaren lehen emaitza gisa.
dolar megafonoetatik, eta zuk begirazun arrarorik somatzen al duzu komunetik
ateratzerakoan?, intsektu antolatuen gizartean, atzerritarra, ur gaineko bitsetan,
denboraren jabe, gaur euria egin du, kuasare 108, galdua, hegoekira begira
+ yonki (bideoa, 2005)
| "enlatatua" hitzak | "enlatatua"
irudiak |
| gutural,
gutariko bat, akauzazte |

90. hamarkadako bilduma: Gutural, Gutariko bat, Akauzazte
Arto Artianen lehen
emaitza, 2006ko udaberria
90. hamarkada Euskal Herritan, kontu zarrak berritzen, kalea bizirik zen oraindik.
Orwellen 1984ko ametsgaiztoa urruti zenean, ordenagailuak jende helduagoaren
tresna -ez oraindik herriaren opio, borrokak kalean zirauen eta ezinezkoa zen
beste era batera izatea. "Dirurik ematen ez duen rockanrolla" bere
buruaren parodia izatera pasa zen; Kortatutik Negu Gorriakera; eta Donosti inguruko
norbaitzuk "Verano Azul" leloa asmatua bazuten ere, urruti zen oraino
"Loreak Mendian"en hutsalkeria, urruti Kukuxumusuren arrakasta komertziala.
Garraxiak zentzua zuen artean. Zaratak jateko gordinegia zirudien, moldagaitza.
RRVaren azkenetan, abestitako hitzak sozialak-politikoak ziren ezinbestean.
Sinistea baino, izatea zen kontua, aukeren aurretik zen pragmatismoa. Guk ere
izatea erabaki gendun.
Gutariko bat, Gutural, Akauzazte