|
AKAUZAZTE DANOK |

"AKAUZAZTE DANOK".
CD/DVD, 2009ko udazkena. Autoekoizpena.
2002 eta 2008 artean Matadeixen grabatu eta nahastua.
DVDaren aldea, Angel Katarainek ekoitzia da; guk emandako nahasketak birmoldatu
eta bere gisa osatu ditu, Dolby 5.1 erara nahastuz.
AKAUZAZTE DANOK Josetxo Anitua eta besteoi eskainia dago.
Bolumena igotzea aholkatzen dugu.
1000 ale atera ditugu. Tapa gogorreko 3 aldetako azala koloretako serigrafian. Diseñu lana Egurrezko Katagorrixekin batera egin dugu, Xabi Ubedaren laguntzaz. Inprenta lana Bilboko Jesmap-ek egin du. Serigrafiak Artelekun egin ditugu.
"Badaude" abestiko hitzak: Amaia Iturbide, 1991ko "Eskaileraren
bi aldeetan" liburutik, bere oneritziarekin.
"Nere amari" abestiko hitzak: JoxAnton Artze, 1969ko "isturitze-tik
tolosan barru" liburutik, bere oneritziarekin.
"Hau beste norbaitek abesteko egiña izan zen" abestian:
Xabier Erkizia, konposaketa eta estrukuratze lana, azpiko ahotsak eta irratiak.
Maider Korta, akordeoia. Andoaingo Txalaparta eskola, txalaparta.
"Sorgiñen dantza" abestian: Eli Larrañaga, irrintziak.
"Armagedon" abestian: Tzesne, konponketak.
CD aldea: Hau beste norbaitek abesteko egiña izan zen. Itzali motorrak.
Sorgiñen dantza. Gure etxean gaude. Ezari emanak. Bat (2). Badaude.
Bihotz-Gogo-Indar. Nere amari. Endarlatza. Armagedon.
DVD aldea (Dolby 5.1): Hau beste norbaitek abesteko egiña izan zen.
Itzali motorrak. Sorgiñen dantza. Ezari emanak. Bihotz-Gogo-Indar.
Endarlatza. Armagedon.
| "AKAUZAZTE DANOK" hitzak | "AKAUZAZTE DANOK"
irudiak |
| AKAUZAZTE
DANOK |
AKAUZAZTE DANOKen promo orrirako hitzak, Òscar Ruiz. Euskaratzea: Karmen Irizar Segurola.
AKAUZAZTE DANOKen jardueraren gune nagusia garai bateko Azkoitiko (Gipuzkoa)
hiltegia da. Han ditu taldeak entseatzeko lekua eta beraien diskoak eman dituen
grabaketa estudioa. 1992az geroztik, mataderoko txoko-erraien ilunean aritu
dira lanean, eta han eman diote musika jitea bere bisio eta amesgaiztoei, han
askatu dituzte bere obsesiorik sakonenak. “AKAUZAZTE DANOK” 2002-2008
artean grabatu zen. Urte horietan hiruko taldea, isilik jardun du euren armak
zorrozten, diskoko piezak grabatu, berriro grabatu, garatu eta eraldatzen. Etengabeko
progresio eta metamorfosian egonik, itxura anitzeko diskoa izan zitekeen, hau
horietako bat baino ez da. Aurreko diskoetan jorratutako ildotik jotzen du AKAUZAZTE
DANOK. Primitibotasuna eta abangoardia elkarren eraginean dakarren musika, sonoritate
industrialak, euskal folkloreko zein Asia eta Afrikako musika tradizionala,
gorreria lekarkeen distortsioa, ezinegona sortzen duen zati akustikoa, loop
obsesiboak eta manipulazio elektronikoa. “AKAUZAZTE DANOK”en 59
minutuetan gitarra elektriko eta akustiko desberdinek, loop desberdinek eta
egitura melodiko desberdinek pixkanaka baina aldi berean modu intentsuan garatzen
dira. Oharkabean guztiz harrapatzen gaituen sare sendoa osatzen dute eta motel-motel
ito egiten gaitu. Taldeak osatzen dituen ehundurak urratzaileak dira, latzak,
lakarrak, gogorra. Doinu blokeak behin eta berriz errepikatzen dira eta eragin
hipnotikoa dute, jatorri tribaleko perkusioak
egiturari erritmo irmoz eta indar basatiz eusten dion bitartean. Edertasun bereziarekin
batera basa izaera ikaragarria du ikuskizunak. Pieza hertsi eta zail bezain
askatzaile eta katartikoak. “Hau beste batek abesteko egiña izan
zen” kantaren txalaparta, txori eta ezkila hotsekin hasten da diskoa.
Ekaitzaren aurreko barealdia da, gero etorriko den horretarako prestatzen gaituen
lasaitasuna. Testua indartzen joaten da pixkanaka, doinu harresitu eta zarata
labirintoen bidez tentsioa pilatzen da eta horrekin batera, sorgin bilakatzeko
formula-testua errezitatzen dute ahotsek. Lehertzear legokeen sumendi baten
antzera, indarra eta energia suma daiteke pieza guzti hauen errai-muinaren baitan
eta hainbatetan zarata iraultzaileko leherketetan eta oinarri- oinarrizko taupadetan
gauzatzen da; “Gure etxean gaude” edo “Bat”en (2) esaterako.”Ezari
emanak” edo “Badaude” bezalakoetan giro ezatsegin eta misteriotsuak
pazientziaz garatzen dira, eta trantzerik sakonenean murgilarazten gaituen tentsio
bildu eta disonantez osatutako mantra soniko eta elektrizitate estatikoarekin
sortzen dira. Zeharkako mehatxuz eta edertasun morbidoz bustitako tonu atmosferiko-anbientala
eragiten duen “Armagedon” abestiarekin bukatzen da diskoa. Zeharkatu
ezin diren ehundura elektroniko lokartuak dariola, txalaparta sartzen da beste
behin ere, eta horrela ixten da diskoa hasieran hasitako zikloa. “Akauzazte
Danok”, Akauzazteren birsortzea 2009an. Etengabe bide berri eta ezezagunetan
murgiltzen den taldea dator argira, sortu eta eraitsi egiten duen taldea. Bibrazio
monolitiko, garbi, magnetiko eta ederrez astintzen gaituen lana, lurretik hartzen
duten energia tarteko, lurrean bertan txertatzen diren abestiak, naturaren erritmoari
lotuta eta aldi berean, argia eman eta suntsitzen duten indar teknikoekin sintonian.