Azkottiarrok Auzolanin Maketue

Azkottiarrok Auzolanin Maketue. Bilduma CD bikoitza. 2008. (talde ezberdinez osatua)
Azkottiarrok izeneko CD bikoitza, Azkoitiko talde eta bakarlarien bilduma da. Akauzazteren bi doinuak Urre Manifestum (aurrez Azalberritan diskan kaleratua) eta Illargitxakurren ehizie dira. Gutaz gainera, Jo, Mallukie, Anari, The Bluelivers, The Fevers, The Sugarballs, Os Gallardos, Botapa, Deficiencia Mental, Aldexok, Fimosis, Demakration, Atanas Akerstra eta DJ Amsia-ren bina kantu daude bilduman. Bonus track gisa, "Matadero Ekintzak" abestia, Matadeiko lagun ezberdinen artean egiña.

"Azkottiarron auzolanan ta autogestixun adibide bat gehixo deu AzkoittiaRock (azkoittiko doinu ta erritmun bildumie). Kulturik askie izen ber du, boterin kontrolerako atzaparretatik libre, sorkuntzan aritu nahi degunak muga gabe aritu ber deu. Boterin trabarik ez deu nahi, ezta sistemien oneritzirik ber ere. Boterik ordie askatasun guniek suntsittu eta irentsi nahi dittu. Horren adibide deu Matadeixe bezelako gune askie botatzeko udalak dauken asmue, kalin festa giroko kalejirak multaz zigortzie edo herrikko kulturie irensteko eta balien barrun, boterien delegauen kontrolpien ta begiradapien iziteko eraikitzen ari dien Elkargune otseitteixoben hori. Baina gu balien barrun ez gea kabitzen, guk autogestixue ta auzolanien sinisten deu. Ilusixuk elkartuz gauze earrak eiñ ditzakegula erakutsi deu. AzkoitiaRock (auzolanin maketue) hoixetako bat da, ez lenena ezta azkena ere, oindiken kristonak eiñ ber baititteu!"